Basama

50,00  BEZ-A BARNE

Basama bost ardo dira, bakar batetik sortuak. Bost habia ardo baterako.

Ardoa La Regoyatik dator, Lantziegoko ingurune onenetako batean dagoen eta Martínez de San Vicente familiarena den lursail bikainetik.

Basama proiektu esperimentala da, bi zientzialariren bihotzetik sortua, munduan zehar bidaiatu ondoren bizilekua Lantziegon (Arabako Errioxa) finkatzea erabakita. Basama, “basoaren ama”, eskinosoa izendatzeko erabiltzen da Araban.

Hegazti horrek habia hainbat zuhaitzetan egiten duen bezala, haren izena daraman ardoa zenbait upeletan ondu da. Bost ardo hauek egiteko erabili diren mahatsak lursail bakar batetik datoz. Lantziegon kokatutako mahasti bateko tempranillo barietateko mahatsak. Bost ardoen arteko desberdintasuna beren zahartzea da, bakoitza herrialde eta txigortze-gradu desberdinetako haritzezko upel batean zahartu baita.

BASAMAK JOLAS BAT PROPOSATZEN DIZUE, DASTAKETA ITSU-ITSUAN

Basama jolasa ere bada. Dastaketa-sorta honek probatzeko, ezagutzeko eta ikasteko modu ludikoa proposatzen dizue, itsu-itsuan gidatutako dastaketa eginez.

Bost botiletako bakoitzaren etiketako irudiak Basama upel desberdin batetik agertzen erakusten du, bere esperientzia gurekin partekatzeko prest. Etiketak, gainera, zenbakituta daude. Guztira, bakar batetik sortutako bost ardo dira.

Dastaketa-sortan, botilen bost irudiak eta zenbakiak aurkituko dituzue, bost kopa jarri eta bereizi ahal izateko. Sortak zuen dastaketa-sentsazioei buruzko oharrak idazteko eta jolasean parte hartzeko atal bat ere badakar.

Horrez gain, dastaketa-gida gisa, upelek ardo bakoitzari emandako propietateak laburki azalduta eskaintzen dizkizuegu. Ardo bakoitzari buruzko zenbait argibide emango dizkizueten deskribapenak.

Nork asmatuko du Basama ontzeko izandako habia-kopururik handiena? Edo bestela esanda: nork asmatuko du ardo esperimental hau zahartzeko baliatutako upel gehien?

HIZKUNTZA ERABILGARRIAK:

Euskara, gaztelania, ingelesa eta alemana.

 

Informazio gehigarria

Ardo-mota

Beltza

Añada

2021

Informazio gehigarria

Ardo-mota

Beltza

Añada

2021

Kategoriak: , Tag: